R&M Jam Session
Prof. Francisco Javier San Martín
George Frazier kritikariak jam sessionen definizio klasikoa eman zuen: «antzeko izaera duten musikarien bilera informala, non idatzi eta entseatu gabeko musika joko duten, beren gozamenerako». Gaineratu dezakegu musika hori proiektu kontzeptuaz bestekoa dela; jotzeko grina hutsetik sortu eta elikatzen dela. Partekatutako umiltasun-boladak ere badira jam sessionak, ego indibidualak gardentasun puntu batera bideratzen dute . Izan ere, beste batzuekin batera jotzeko, norberaren itxaropenak jaitsi behar dira; besteena jasotzeko, haiengandik ikasteko prest egon behar da. Raisa Raekalliok eta Misha del Valek elkarrekin margotzen dituzte beren koadroak Laponian; egunsenti zuritik harago, Harlemeko beltzean nola, duela zenbait urte luzatutako jam session baten pareko aurrekontuekin.
Lankidetza horrek sortutako margolan txiki bat izan dut etxean, hil batzuetan zehar. Ohiko formatu batean (karneterako argazkiarena-edo), animalia basati bat irudikatzen zuen —txakurra edo artza, agian—, urrezko okreetan eta urdin jelatuetan, islatzen zutenak elur gainean margotua izan zela, itxuraz zirrikitu guztietan sartzen den argi hotz horrekin. Margolana Bilboko taberna batean lehenengo aldiz ikusi nuenean, basapiztiaren figuraz harago, zera etorri zitzaidan burura: goritasuna, sukar emozionala —burdinazko barra batean tenperatura izugarri igotzearen eraginez, gorri beroen ostean zuri ia glaziala sortzen denean bezalaxe—.Eta pentsatu nuen pintura, muturreko tenperaturetan ere bai, desira bero bat besterik ez dela: maitatutakoa errepikatzeko desira, hain zuzen ere (dela adi-adi begiratzen duen animalia basati bat, dela ezpain gorriko jainkosa baten katamaloa, dela orkatiletan izarrak dituztela konstelazio artean bidaiatzen duten gorputzak). Itzuli nien margoa egileei, eta, orain, ikusgai egongo da Basauriko, Ariz Dorretxeko erakusketa honetan, nork bere ondorioak atera ditzan edo, besterik gabe, dardarka has dadin irudiko piztia ikusita (agian, jakin gabe ere, barruan darama-eta pizti hori).
R&Mren sormen-prozesua amodiozko harreman batetik sortzen da: artisten arteko maitasunetik eta haien bien eta pinturaren artekotik. Sedukzio-prozesua, bestalde, trukearen eremu emankor horretan gertatu, eta elkarrekin margotutako koadroetan gauzatzen da. Kolorea nahasteko paleta; jateko mahaia; bizitzeko eta lan egiteko gunea. Gauza jakina da maitasunak, maitasunek, konpromisoa eskatzen dutela. Batzuetan, ez bakarrik koadroarekin: pintatzeak pintatzen jarraitzeko gogoa eragiteko ideiarekin ere bai. Gune mental eta fisiko horretan, estudioa ez da bakarrik lantokia: etxea ere bada, intimitate partekatuaren eremua. Ray eta Charles Eamesek pribilejio handi bat izan zuten: haiek berek eraiki ahal izan zuten hamarkadetan zehar beren bizitoki eta lantoki izango zen etxea. Akaso, horixe izango da artista-bikote baten nahirik handiena. Pintura hauek margotu zituzten tokitik hurbilagoko testuinguru bat aipatzearren, horra hor Aino Marsiok eta Alvar Aalto senar-emazteak beren lankidetza arrazional bezain hunkigarritik sortutako produktuak merkaturatzeko Helsinkin zabaldutako Artek dendak.
R&Mk segida eman diote leinu horri. Errefuxiatu galaktikoen figurak pintatzen dituzte; Artikoko udaren eguzkia lako urrezko mantetan babestutako apatridak; ahulak eta duintasunez jantziak; pilatuak eta solemneak; begirakune haluzinatua dutenak (egindako bidaia luzearen isla). Skype batean, Raisak azaldu du apatrida horiek pintatzen dituen bitartean, emozioari eutsi behar izaten diola, eta emozio hori bakar-bakarrik inprobisazioaren bitartez pintatzeko eta elikatzeko beharra izaten duela: egituratutako proiektu bat badago, peinture à quatre mains ideia bat, blokeatu egiten da pertsonaia ezezagunekin identifikatzeko energia hori, eta magia airean barreiatzen da. Ordea, uste du Misha bikotekoa estrategagoa dela, eta, horri esker, dio Raisak, bera eroso dago koadroa margotzerakoan sortutako erantzukizunen banaketa horrekin. Hain zuzen ere, jam sessionak ez dakar musika elkarrekin sortuko dutenek beren nortasuna albo batera uztea, baizik eta nork bere ahalmenak ahalik eta gardenen definitzean, balio pertsonalak guztiona den horren fluxuan disolbatzen jakitean.